Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Uda ikastaroetan ‘Komunikabideak, balioak eta hezkuntza’ liburua aurkeztu dute Concepción Medrano eta Juan Ignacio Martínez de Moratin UPV/EHUko irakasleek. Argitalpenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Komunikazio eta Hezkuntza Baloreen Katedra baten bitartez. Era berean, Katedra honek Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasuneko Zuzendaritzak Komunikazioa eta Hezkuntza Baloreak bultzatu egin du.
Liburuaren aurkezpenean Juana Mari Astigarraga Foru Aldundiko Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasuneko Zuzendari Nagusia ere izan da XXI. eta mendean baloreek duten garrantziaz mintzatu da, batik bat komunikabideek duten garrantziaz hezkuntza prozesuan.
Katedrak hiru urteko (2009-2011) epe batekin antolatu zen baina gizarte eta hezkuntza testuinguruetan maila lokaleko proiektuak eta nazioartekoen ikerketen emaitzak, elkartrukaketa eta euren hezkuntza eta gizarte inguruetako hobekuntzaren eta instituzioen lankidetza jakinera eman nahi ditu.
Liburuaren aurkezpenaz gain, Uda ikastaro bat antolatu zen gazteak eta komunikabideak hizpide izan zirenak. Bi gai hauen inguruan hitz egin eta hausnartu egin zen betiere zein den komunikabideen papera gazteen balioak eta Giza Eskubideen testuinguruan aztertuz.