Europar Gazteria-programa berria eratzen

Europako Batzordeak 2013 urtetik aurrerako Gazte programa bat eratzen ari da eta horretarako irailaren 15tik azaroaren 30ra nahi duten gazteek eta gazteekin lan egiten duten erakunde, elkarte, dinamizatzaile eta orientatzailek gazteen premia, erronka eta itxaropenei ondoen egokitzen zaizkien erantzunak emateko eta ekarpenak egiteko aukera dute. Izan ere, Europako Batzordeak online kontsulta publikoa kaleratu du gazteria-programa hobeto garatzeko interesa duelako.
Esku hartu nahi dutenek gazteaukeraren bidez galdetegi bat bete dezakete eta bere ekarpena bidali. Bi galdetegi desberdin daude, bata, gazteei eta pertsona partikularrei zuzenduta, eta bestea, erakundeei zuzendutakoa. Ekarpenak behin helduz gero, interneten argitaratuko dira.


Halaber, YOUTH-ONLINE-CONSULTATION@ec.europa.eu helbidera bidali daitezke ekarpenak. Kasu honetan izena, herritartasuna eta erakunderen batean parte hartzen den ezarri behar da.
Europar Batasuna 20 urte darama gazteen aldeko programei laguntzen, jarduera ez formalen bitartez gazteen mugikortasuna, engainamendu aktiboa eta trebezia eta ahalmenak sustatzeko helburuarekin. Ekintza guzti horiengatik programa estrategiko desberdinak eratu dira. Esaterako Gazteak Ekinean programa. Gazteak Ekinean 2013 urtera arte indarrean egongo da baina oraingoz ez da ezagutzen urte horretatik aurrera gazteen interesak defendatuko dituen ekimenik. Hori dela eta, Europar Batzordea lanean hasi da eta gazte eta gazteekin lan egiten dutenen iritziak eskatzen ditu.
Informazio gehiago lortzekotan Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusira, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzara, Gazteak Ekinean Unitatera eta B-1049ra jo daiteke.