Ezin txikarra egin

Gironako Narcís Xifra institutuak sistema berri bat ezarri du ikasleak piperrik ez egiteko. Hain zuzen, metro eta trenetan erabiltzen diren tornuen gisakoak jarri dituzte. Eta hori gutxi balitz, zentruak etorkizunerako pentsaturik dute gelako ateak automatizatzea eta sarrailarik gabe, txartel elektronikoekin irekiko direnak.


Ikasleek erabiltzen dituzten eskola txartelak makina hauek datuak barneratzeko egokiturik izango dira eta ikasleen argazkiak eta nortasun agiriaren zenbakia izango dute. Gainera, gailu honek atsedenaldian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek eskolatik ezin irteteko pentsaturik daude.
Gauzak horrela, gelara joaten ez den ikaslearen gurasoei mugikorrara mezu bat bidaliko zaio, zentruaren zuzendariak sinatua
Zentruko arduradunek diote 1.500 ikasle daudela eta denak kontralatzea zaila dela, horregatik sistema hau ezarriko dutela segurtasun kamerekin batera. Era berean, hauen arabera lapurketak murriztuko dira eta zentruarekin harremana ez duten pertsonak ez dira sartuko. Izan ere, badirudi jende ezezaguna sartzea eta batez ere ikasle ohiak sartzea ohikoa zela Narcís Xifran.
Zenbait ikaslek neurri egokia ikusten dute eta beste batzuk berriz pentsatzen dute ikaragarrizko ilarak eratuko direla eta izugarrizko iskanbila.
Orain arte institutuan beste kontrol sistema bat erabiltzn zuten, hots, web gunean eskolara joan ez ziren ikasleen zerrenda azaltzen zen baina egun bat beranduago agertzen ziren datu hauek.