>Gazteen Euskal Behatokiak emandako datuen arabera euskal gazteek arazo handiak dituzte emantzipatzeko. Europako beste herrialdeetako gazteekin alderatuta, euskal gazteek hein handi batean bere gurasoen diruari esker bizi dira

Europar Batasunak ‘Flash Eurobarometer 202’ inkesta egin du 15 eta 30 urte bitarteko gazteen artean nondik lortzen dituzten diru sarrerak neurtzeko eta Gazteen Euskal Behatokiak hainbat ondorio atera ditu. Esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazte eta Europar Batasuneko gazteen artean, eta alde handiak aurkitu ditu Europako Iparraldeko herrialdeen, eta Europako Hegoaldeko eta Erdialdeko-Ekialdeko herrialdeen artean.
Horrela, datuek baieztatzen dute nola Euskadiko gazteek dituzten arazoak emantzipazioa erdiesteko. Aipagarri da Italiako gazteak (%49,8), Greziakoak (%48,8), Bulgariakoak (%48,7), Portugalekoak (%44,4) eta Euskal Herrikoak (%42,9) familiatik bizi direla eta aitzitik, Europako Batasuneko gainerako herrialdeetakoak, berriz, euren diru-sarreretatik bizi direla batik bat, Europar Batasuneko batez bestea %31 izanik.


Europako Hegoaldeko eta Erdialdeko-Ekialdeko herrialdeen beste hainbat datu honakoak dira: Danimarka eta Suediako gazteek familiarekiko mendekotasun gutxien dutenak dira, hain zuzen gazteen %5,4k eta 5,9k, hurrenez hurren. Gainera, aintzat hartu behar da herrialde horietako gazteen independentzia ekonomikoan eta oso nabarmen Suediaren kasuan, garrantzi handia dute prestakuntza eta ikasketa bekek.

Diru falta eta emantzipazioa
Honen ildoa jarraituz, era berean nabarmen da Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen soilik %1,1ek bakarrik prestakuntza edo ikasketa beka batekin bizi dezaketenak Suedian %37,2k egiten dutenean, Eslovakian %36,5ek egiten dutenean, Danimarkan %21,7ek eta Finlandian %19,5ek.
Gazteen Euskal Behatokiaren aburuz, mendekotasun ekonomikoak emantzipazioa sahiesten du. Hori dela eta, Euskal Herriko gazteei beranduago emantzipatzeko dituzten arrazoiei buruz galdetzean zenbait zio aipatu zituzten, besteak beste, etxerik eskuratu ezina, diru-sarrera txikiak izatea, familiarekin bizitzearen erosotasuna, beranduago ezkontzea edota familiari ekonomikoki laguntzeko beharra.
Etxea eskuratzeko zailtasunak beranduago emantzipatzeko arrazoia ezartzen duten gazte kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan %54,7 da eta Europar Batasunaren portzentaia bikoitza da. Izan ere, Europar Batasuneko batez bestea %27,8 da.
Diru sarrera murritzak
Gazteek beranduago emantzipatzeko ematen duten beste zio bat diru sarrera eskasiak izatea da. Eta egoera hau ematen da batik bat gazteak soldata baxuak dituztelako, aldi baterako kontratuak dituztelako edo gazteen langabezia hazi egin delako. Halaber, aipagarri da krisi ekonomikoak gazteei eragin diela erabat.
Eustaten 2009ko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 16 eta 29 urte bitarteko langileen kopurua %9,2n jaitsi da aurreko urteko datuekin alderatuta. Langabezia-tasa ere %8,2n igo da eta apirilan %15,5ean kokatzen zen.
Kontratuei erreparatuta, gazteen %56,5k kontratu mugagabea dute, %41ek aldi baterakoa eta %2,5ek kontraturik gabe ari dira lanean. Datu baikorra ere badago, hots, kontratazio mugagabeak gora egin duela, hain zuzen %3,7an.