Bikaintasunaren Europar Fundazioak, urtero Bikaintasunaren saria banatzen du eta oraingoan Arabako Olabide Ikastola izan da garaile. Sari honek emaitza hoberen ematen dituzten kudeaketa berritzaileak omentzen ditu.
Irabazlearen izena jakitean, arro agertu dira Ikastolako zuzendaria, Iñaki Zubeldia eta Ikastolako presidentea María Carrera “lan handia egin dugulako”. Patxi López Lehendakariak sariaren banaketa egin zuen eta honek Euskadi “berrikuntzaren eredu” dela nabarmendu zuen. Gainera, testuinguru horretan sari banaketaren egunean bertan, Euskalduna Jauregian 300 bat aditu elkartu ziren berrikuntzaren gainean mintzatzeko.
Zubeldiaren aburuz, epaimahaiak beste hainbat aspektu ere aintzat hartu ditu. Esaterako, Olabide Ikastola kooperatiba izatea. Izan ere, elkarte koperatibaren bidez ikasle eta hauen gurasoentzat zuzendutako zerbitzuak kalitate hobea baitute eta kooperatibak bikaintasuna lor dezakete kide guztiek parte hartzen badute. Zubeldiak adierazi bezala ikastolan denok esku hartzearen konpromezua hartu dute.
Era berean, familiei eskainitako zerbitzuetan kalitateak eta salneurriak harremana dutela aipatu zuen. Horrela, bere iritziz, familien satisfazioa eta eskaintzen dituzten zerbitzuak jasangarriak dira.
Olabide ikastola orain dela 60 urte eratutako itunduko zentrua da euskararen hizkuntza eta Euskadiko kultura sustatzeko asmoarekin eratua eta gaur egun 1.500 ikasle eta 150 irakaslez osatua dago.