Richard Winterbotton, British Council: “Ingelesak, lanerako ezezik, kultur aniztasunerako ere balio du”

Hizkuntzak jakitea garrantzitsua da baina ingelesa jakitea askoz gehiago. Zergatik?
Beste hizkuntza batean komunikatzeak abantaila asko ematen ditu. Aberastasun pertsonala lortzen da, mundua ikusteko beste era bat suposatzen du eta beste kulturak ezagutzeko eta burua zabaltzeko baliogarria da. Gainera, mundu globalizatu batean, ingelesak munduko pertsona ororekin komunikatzeko balio du.

Zein abantaila ditu ingelesa jakiteak?
Lan mundurako abantailak aurkezten ditu. Eta baliogarria da nazioartean bidaiatu ahal izateko. Bestalde, kultur aniztasunean sarbide bat da, hala nola, literaturan, zineman, musikan…

Zenbat eta gaztego ikasten hasi, hobeto?
Egia da txikitan hizkuntzak era naturalagoan ikas daitezkeela, batez ere ahoskeraren kontuan. Hala eta guztiz ere, bada helduago ikasten hasten den jendea eta emaitza bikainak ateratzen dituenak.

Gazteak eta bere gurasoak ohartzen al dira ingelesa jakitearen garrantziaz?
Gero eta gehiago. Jendea gero eta kontzienteago da ingelesaren garrantziaz, ez soilik kurrikulumaren ikuspuntutik baizik eta baita bizitza pertsonal eta profesionalaren ikuspuntutik ere.

Nola sustatu edo animatu gazteei ingelesa ikastera?
Gelan irakasleak ikasleei bideratutako aktibitate eta edukinak antolatu behar ditu eta egun teknologia berriek eskaintzen dituzten aurrerapenetatik etekinak atera. Oro har, erdietsi behar da gazteek ikus dezaten ingelesak baduela gustatuko zaien zerbait.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE