Gorka Martín Autonervión Sariaren irabazle

Pasa den urriaren 20an Autonervión S.A enpresak antolatutako logo lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Lehiaketa uztailan burutu zen eta honek, aipatu enpresaren web orrialde berriaren logoa hautatzea zuen helburu. Guztira, 40 priektu inguru aurkeztu ziren, eta hauetatik guztietatik, Aplikazio Informatikoen Garapeneko Goi Graduko bigarren mailan den Gorka Martinen lana hautatua izan zen. Horri esker, Gorka Martínek 500€ dirusaria irabazi du.

Sari banaketa ekitaldian, besteak beste, honako hauek izan ziren: Jon Lekue, Autonervión S.A-ko Zuzendaria, Ainara Martín, Marketing eta Sistema Arduraduna eta Manuel Seco, Somorostroko Trebakuntza Zentroko Zuzendaria izan ziren.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE