Asmamen eta diseinu lehiaketa Tecnun eta Gaztempresaren eskutik

Pasa den urriaren 4an, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak (TECNUN) antolatutako lehiaketarako izenemate epea ireki zen. Aipatu lehiaketaren  xedea, besteak beste, sormena eta diseinua sustatzea da. Lehiaketa Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei bideratuta dago eta banaka zein hirunaka parte har daiteke. Partehartzaileek kirol produktu edota produktu teknologiko baten hobekuntzan lan egin beharko dute.

Partehartzeko betebehar bakarra ideiak eta gogoak izatea da. Epaimahaiak, aurkeztutako hobekuntzaren sormena eta berrikuntza ezezik, lanaren aurkezpen kalitatea eta ekimenaren bideragarritasuna ere izango ditu kontutan. Talde irabazleak, gaztempresaren eskutik, 1.000€ saria izango du bai kirol materialean edo material teknologikoan.

Izena emateko epea urtarrilaren 31an amaituko da. Lanak, berriz, otsailaren 28ra arte aurkez daitezke.

Argibide gehiago:  http://www1.tecnun.es/ingenio/intro.htm