‘Gazte Role Model’ Sariaren III. edizioa

Bilboko Begoñazpi Ikastolak ‘Gazte Role Model’ Sarien III. Edizioa burutu du aurten. Sari hauen xedea, ahalegina, hobetzeko grina, ondo egindako lana, sormena, zintzotasuna eta elkartasuna saritzea da. Aurreko urteetan bi dira banatu diren sariak; lehena, lanari dagokion saria eta bigarrena, berriz, elkartasunari dagokiona.

Aurtengo Lan Saria, orain arte erakutsi duen profesionaltasun, erantzukizun eta hobetzeko grinagatik, Prado Museoko Zuzendaria den Miguel Zugazak jaso du. Zugaza Bilboko Arte Ederretako Museoko eta Madrilgo Reina Sofía Museoko zuzendari ere izan da.

Elkartasun Saria, berriz, bizitzatik heriotzerako bidea arinduz, gaixoari eta bere familiari eskaintzen dion oinarrizko arretagatik, Santurtziko San Juan de Diós Ospitaleko zaintza aringarrietako buru den Jacinto Bátizek jaso du.

Saridunek Nestor Basterretxea eskultoreak eginiko ikur berezia jasoko dute. Aurreko edizioetako irabazleak hauexek izan ziren: Itziar Unzueta eta Juan Mari Otaegi lan arloari dagokionez, eta Xabier Goikuria eta Mateo Agirre lkartasun arloari dagokionez.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE