Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zeinbait itun euskaratuta

Eusko Jaurlaritzak orain arte euskaraz eskuragarri ez zeuden Giza Eskubideei buruzko nazioarteko zenbait itun euskaratzeko eta euskadi.net atarian sartzeko lanari ekin dio. Testuak kontsulta eta deskarga daitezke, PDF formatuan, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Web-orriko Giza Eskubideei buruzko atalean (www.jusap.ejgv.euskadi.net).

Gaur egun, Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren itzulpenarekin batera, nazioarteko itun, hautazko protokolo eta konbentzio batzuenak eskuragarri daude. Tresna hauen helburuen artean daude, besteak beste, ekonomia, gizarte, kultura eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena, heriotza-zigorra indarrik gabe uztea eta arraza zein emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzea.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) da iturri ofizialean, hots, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoan, gaztelaniaz eskuragarri zeuden jatorrizkoak euskaratzeko kudeaketa-lana burutu duena.