Lan Ekintza-Bilbaok “eXplot esperientzia” aurkeztuko du, “ekiten ikasi” hezkuntza programaren bertsio berri bat

Lan Ekintzak “Ekiten Ikasi” programaren bertsio berritzat har daitekeen “eXplot esperientzia” aurkeztu berri du. Hau programaren XI. edizioa da eta bere helburu nagusia Bilboko ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzea da. Edizio honetan, ikasleen ahalmen sortzailea bultzatzea eta ikastetxeetan ekintzailetzari buruzko eztabaida sustatzea izango dira xedeak.
Programaren etapa berria ikastetxeei eta irakasleei egindako aurkezpenarekin eta ekintzailetzari buruzko eztabaidarekin hasi da. Ondoren, ikastetxe parte-hartzaileak bisitatuko dira bakoitzaren giro sortzailea neurtzeko, jarduera berriak martxan jartzeko eta topaketa-uneak eta sorkuntza bultzatzekoak ahalbidetzeko ikasturtean zehar.
“Ekiten Ikasi” programa martxan jarri zenetik, 154 ikastetxe eta bost mila ikasle baino gehiagok hartu dute parte, 400 jarduera baino gehiago egin dira eta ia 600 negozio-ideia aurkeztu dira .
Bloga, tresna nagusia
Hauek izango dira “eXplot esperientzia” programaren tresna garrantzitsuenak eta berritzaileenak: eguneroko indibiduala parte-hartzaileen hausnarketak, erreferentziak, motibazioak eta ideiak jasoko dituena, eta topaketa-blog bat ezagutzak eta bizipenak partekatzeko eta jarduera berrietarako deialdiak egiteko balioko duena. Negozio Ideien Lehiaketaren deialdia aurreko edizioetan bezala burutuko da.
“eXplot esperientzia” programa Bilboko udalerriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako irakasleei nahiz ikasleei zuzendua dago. Eskolan ekintzailetzaren balioak zabaltzea da programaren helburua; horretarako ekimena, sormena, talde-lana edota autonomia bezalako kontzeptuak baliatuz, pertsona ekintzaileen ezaugarriak baitira horiek guztiak.
“eXplot esperientzia” programa Lan Ekintza-Bilbaok antolatu du eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65 finantzatzen du. “eXplot” programa Europar Batasuneko Interreg Eremua Atlantikoa programaren barruan garatzen ari den “Rethinking Entrepreneurship” europar proiektuaren barruko ekintzetako bat da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE