Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, ‘Kultura Live’ zuzeneko musika arteo pribatuen elkartearen laguntzarekin, Zuzen-Zuzenean zirkuituaren bigarren edizioa antolatu du. Ekimen honen bidez, euskal gazteek udazken honetan 50 kontzertu inguru programatuta dituen zirkuitoaz gozatzeko parada izango dute Euskal Herriko areto pribatu desberdinetan.
Zirkuito honetan, kontzertuek lehenengo edizioan jarraitutako pausoak mantenduko dituzte. Horrela, kontzertuak dauden gau orotan, behintzat bi taldek parte hartuko dute, batetik, bertako telonero taldea edota ezagutzera ematen ari den taldea, eta bestetik, talde nagusia.
Aitzitik, oraingoan berrikuntza bat aureztu da. Hain zuzen, Euskal Herrikoan ez diren taldeak ere esku hartu ahal izango dute. Eta aipatu talde hauekin batera, bertako taldeek jotzeko aukera izango dute.
Esku hartuko duten taldeak besteak beste, Atom Rhumba, Berri Txarrak, Capsula, Des-Kontrol, Discipulos De Dionisos, Gari, Gramones, Joseba Tapia, Kerobia, Korrontzi, Las Culebras, Makala, Manolowar, Miguel Salvador, Munlet, Ñaco Goñi, Petti, Segismundo Toxicomano, Surfin’ Kaos, Tulsa, We Are Standard, Ya Te Digo, Peter Hook, Electric Six, La Mala Rodriguez, etaSex Museum izango dira.
Ekimen honek euskal taldeak eta zuzeneko musika aurkezten duten areto pribatuak bultzatzea eta indartzea du helburu eta era berean, musikarekin harremana duten jarduerak. Hots, musika konposatzaileei, musika enpresei, programatzaileei, manager-ei edota elkarte profesionalei. Eusko Jaurlaritzak emandako dirulanguntzari esker, aretoetako arduradunek kontzertuak antolatzeko segurtasun ekonomiko bat dute.