12 biktimen testigantzak klaseratzeko prest

0
152

Elkarbizitza demokratikorako eta biolentziaren deslegitimaziorako plana aurrera darrai. Honen barruan, eta hezkuntzari dagokionez, polemika gehien sortu duen puntuetako bat biktimek ikasgeletan eman beharreko testigantzen ingurukoa da. Isabel Celaák zuzentzen duen Hezkuntza Sailak  aurkeztu berri duen www.eskolabakegune.euskadi.net webgunean biktimen testigantzak jasotzen dituzten testu, audio eta bideoak aurki daitezke. Guztira, hamabi biktimen testigantzak jasotzen dira, eta nahi duten eskola guztiek eskuragai dituzte, hala nahi izanez gero ikasgeletan landu ahal izateko.

Aipatu webgunearen bidez, Eusko Jaurlaritzak birformulatutako ‘bake plana’ren punturik eztabaidatuenetariko bat beteteko du, hots, biktimen testigantza, zeharka bada ere, ikasgeletara eramatearena hain zuzen ere.  Jakina den bezala, biktimekiko enpatia sustatzea  lehen eta bigarren hezkuntzako kurrikuluan azaltzen da, eta, beraz, derrigorrez landu beharreko gaia da. Hau aurrera eramateko, Hezkuntza Sailak irakasleak laguntzeko materialak abendurako prest izango direla iragarri du.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.