Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ziberbulliying-ari aurre egiteko protokolo bat eratu du. Sailatik agiri hau eratzean pentsatu dute hain zuzen, geletan gero eta zibereraso gehiago daudelako eta fenomeno hau era isilean ematen delako.
Gauzak horrela, protokolo honek hainbat argibide eta aholku ematen ditu ikasleek sarean daudenenean arriskuz aritzeko. Lehenik eta behin agiria eskolako zuzendari eta irakasleei zuzenduta dago hauek ikasle eta gurasoei arazo honen aurrean aritzeko gomendioak aurkezteko.
Protokoloan nabarmentzen da irakasleek ikasleei transmititu behar dietela arazoren bat izanez gero gurasoei eta irakasleei komunikatu behar zaiela. Era berean, ikasleei transmititu behar zaiela sarean aritzean ezin dela edozein datu edo argazki ezarri aipatzen da.