Ciberbullying biktimentzako dekalogoa

Eskola jazarpenak suposatzen duen mehatxua aski ezaguna da ikasle eta irakasleen artean, besteak beste, hainbat informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin direlako.Fenomeno honen aurrean, erakunde publikoek, bereziki hezkuntza esparrukoek, hainbat plan garatu dituzte. Eskola jazarpenaren kontrako borroka etengabea da eta gero eta baliabide gehiago daude, baina zer egin horrelako benetazko kasu baten aurrean?
Lehenik eta behin, bullying kasu baten aurrean hezkuntza arduradunek ohiko jazarpenaren inguruandagoen ezagutzan eta finkatutako elkarbizitza planetan oinarritzen dira. Hala ere, jazarpen kasu bakoitzak ezaugarri berezi anitz ditu, eta hauek guztiek, azken batean, kasu bakoitza berezia egiten dute. Horregatik, ezaugarri guztiak ongi ezagutu behar dira, horrelako kasuetan ezin baita hutsik egin. Eskua momentu eta modu egokianhartzea. Sarritan, lehen pausoa biktimak berak eman beharko du, eta kasu guztietan bere partehartzea ezinbestekoa da.

Dekalogoa
• Laguntza eskatu. Adin gutxikoen kasuan, gurasoengana jo, edo bestela, konfidantzazko beste pertsona heldu batengana. Kasu batean zein bestean, beste pertsona horrek jarraibideak ezagutu beharko ditu biak norabide berean jo dezazuen. Izan ere, sarritan babesa eman nahian kaltegarriak diren gauzak egiten dira.
• Ez erantzun zirikatzen zaituztenean. Horrelako erantzunek ez zaituzte lagunduko, baina jazarpena egiten duenarentzat/dutenentzat estimulagarri dira. Lasaitasuna mantentzen saiatu eta ez jokatu inoiz modu inpultsiboan.
• Ez irudipenik egin. Esaerak dioen bezala sarritan usteak erdi ustel. Jazarpenean norbait parte harzten ari dela uste ahal duzu, baina agian ez da horrela. Zalantzarako tarte bat utzi, oinarri okerretan hasten bazara arazoa larritu baitaiteke.
Egoera argitu arte jazarpena pairatzen duzun lekuak edota egoerak ekiditzen saiatu. Gizarte sare edota online komunitateren bat bada ez duzu inolako arazorik izango hau lortzeko. Jazarpena sakeleko telefonoaren bidez egiten bada agian zenbakia aldatu beharko duzu.
• Zure buruari buruz zenbat eta informazio gehiago eman gero eta zaurgarriago izango zara eta sor diezazuketen kaltea handiagoa izango da. Imagina ahal duzu zure benetazko datu baten gainean eraikitako gezur batek zein nolako kaltea sor dezakeen? Eta norbaitek zure nortasuna ‘lapurtu’ eta zure lagunak iraintzen hasten bada? Sarean ahalik eta pribatasun gehien mantendu beharko duzu, horretarako honako pausuak jarraitu ahal dituzu:
a.) Jende arrotza ekiditu. Zure ordenagailuaren azterketa sakona egin software gaizkilea duzun ala ez ikusteko (troianoak, spyware…) Haeuk abantaila ematen diote erasotzaileari. Hau egiteko doako tresnak aurki ditzakezu www.osi.es web orrialdean.
Erabiltzen dituzun online zerbitzuetako gakoak aldatu; baina beti ere aurreko pausoa egin ondoren. Gako berriak konplexuak izan beharko dute, letrak eta zenbakiak konbinatuz.
b.) Kontaktu zerrenda errepasatu. Gizarte sarean dituzun izenen zerrenda errepasatu eta ahal den neurrian murriztu.
d.) Gizarte sareetako pribatutasun aukerak birkonfiguratu eta zorrotzagoak egin. Aukera hauek nola funtzionatzen duten ondo ikasi beharko duzu.
e.) Zure buruaren inguruan interneten zer esaten den egiaztatu. Zure inguruan besteek zer esaten duten begiratu eta baten bat iraingarria izan daitekeela uste baduzu saia zaitez hau ezabatzen.
f.) Zuk zeuk argitaratzen duzun informazioa errepasatu. Era berean, informazio horretara nor irits daitekeen  egiaztatu.
g.) Zure kontaktuei zure buruari buruzko informazioa edota argazkiak ez argitaratzeko eskatu.
h.) Datu pertsonalen gainean dituzun eskubideak erabili. Zuk erabaki ahal duzu hauetaz egiten den erabilera, baita argazkien gainean ere.
• Jazarpenaren inguruko frogak gorde, etorkizunean oso lagungarri izan baitaitezke. Irainen edo jazarpenaren egileak nortzuk diren ezagutzen saiatu, baina beti ere inolako eskubiderik urratu gabe.
• Jazarpena egiten dizunari/ dizutenei bere jarreraren berri eman, hori gustoko ez duzula esanez, eta inolako mehatxurik gabe, arren jarrera horri amaiera emateko eskaera egin. Hau guztia tentu handiz egin beharko duzu, aurrerago esan bezala, usteek arazoak sortu ahal dizkizutelako. Hobe duzu pertsona zehatzak ez aipatzea, baina ziurtatu nahi duzun pertsona horrek/horiek mezua jasotzen du(t)ela.
• Jazarpenak jarraitzen badu, jarrera hori legez zigor daitekeela jakinarazi behar diozu erasotzaileari. Honen gaineko argibide gehiago www.e-legales.net edota www.ciberbullying.net webguneetan aurki dezakezu.
Oraindik ere jazarpena mantentzen bada, argi utzi salaketa bat jartzeko prest zaudela. Hasieratik nahikoa froga pilatu dituzula eta hauek non eta nola aurkeztu behar diren badakizula jakinarazi. Jazarpena mantentzekotan poliziarengana joko duzula adierazi.
• Azken errekurtsoa neurri legalak hartzea izango da.
Orain arte emandako gomendio hauek guztiak praktikan jartzeko zenbait ohar:
– Gehienbat biktima helduei eta eskolatik kanpoko testuinguru batean aplikatzeko ereduak direnez, haur eta nerabeei aplikatzeko mezua komunikatzeko modua modulatu beharko da.
– Kasu bakoitza eta pertsona bakoitza desberdinak dira. Horregatik, hemen azaldu diren argibideak gertaera arruntenetan lagungarri izateko ematen dira.
– Neurriak hartzen diren ordena oso garrantzitsua da. Dena den, kasu bakoitzaren larritasunaren arabera, beharrezkoa izango da zenbait pauso bizkortzea, pausoen arteko etena laburtzea edota zuzenean pausoren bat ekiditzea.
• Kasu larrienetan, poliziari eskatzen zaion laguntzak berehalakoa izan behar du.
Dekalogo hau EMICIk Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzarekin garatu duen lehen Ciberbullying Aurreko Eskola Jarduerarako Protokoloari PantallasAmigas-ek egindako ekarpen bat da.

Jorge Flores
PantallasAmigas-eko Zuzendaria