Irun eskualdeko hamar ikastetxeetako ikasleak energia berriztagarriak oinarri dituen programa batean lanean ari dira. Horrela, haur hezkuntzako ikasleriak energia mota desberdinak marrazkien bidez lantzen dituzten bitartean, lehen hezkuntzako ikasleek bere ingurunean zein energia behar dauden aztertuko dute. DBHko ikasleek, berriz, hiru gai aztertuko dituzte: argi kutsadura, hirian kontsumitzen den energiaren jatorria eta CO2ren sorkuntza.
Energia berriztagarrien aldeko programa honetan parte hartzen ari diren zentroak dira: CEP Dunboa, IES Dunboa, CEP Elatzeta, IES Hirubide, Irungo La Salle, San Vicente de Paul, IES Toki Alai, CEP Txingudi Ikastola, IES Txingudi Ikastola eta Pío Baroja Institutua. Guztira ia 5.000 ikasle ari dira programa honetan parte hartzen.