Tecnum- Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak antolatuta, Asmamen eta Diseinu Lehiaketaren VII. Edizioa burutu berri da. Lehiaketa honek gero eta oihartzun handiagoa du eta bertan, estatu osoko eskolek parte hartu ahal dute. Irabazleen artean, Sagrado Corazón Mundaiz eskolako Iñigo Martínez eta Jon Echeverría aurkitzen dira. Ikasle donostiar hauek, kolpe zenbatzaile automatizatu bat asmatu dute golf jokalariek erabil dezaten. Miranda de Ebroko ikasle bik garatutako pilula-kaxa digitala eta Kataluniako beste ikasle bik garatutako klaseko proiektoreentzako kontrol automatikorako gailua ere sarituak izan dira.
Sari banaketa ekitaldean, honako hauek izan ziren: Gaztempresako Arantxa Olaizola, Fundación Empresa Universidad de Navarrako Ignacio Uria eta Bic Berrilaneko Pablo Martínez. Ekitaldi honetan, sarituek bere asmakizunak azaltzeko aukera izan zuten. Sarituek kirol arropan eta gailu elektronikoetan gastatzeko 1.000 euro bereganatu dituzte eta ordezkatzen zituzten eskolek, berriz, 500 euro jaso dituzte.
Aurtengo ediziora 200 proiektu inguru aurkeztu dira, guztira 900 ikasle baino gehiagok parte hartu duelarik.