Maiatzaren 17an Homofobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. Maiatzaren 17a data esanguratsua da homosexualentzat, izan ere, 1990. urteko egun horretan Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaitzen zerrendatik ezabatu zuen.
Transexualitatearen kasuan, berriz, oraindik ere nortasun sexualaren desorekatzat jotzen da.
Gaur egun, hainbat herrialdeetan homosexualitatea guztiz onartuta dagoen arren, beste hainbat lekutan, sexu bereko pertsonen arteko harreman sexualak gartzelarekin zigortzen dira (Munduko 76 herrialdetan homosexualak baztertu egiten dira). Munduko bederatzi herrialdeetan, berriz, homosexualitatea heriotz zigorrarekin zigortzen da. Bederatzi herrialde hauek honakoak dira: Afganistan, Arabiar Emirreriak, Iran, Mauritania, Nigeria, Pakistan, Saudi Arabia, Somalia eta Yemen.
Europan hasitako mugimenduak pertsona homosexual eta heterosexualen eskubideak parekatu nahi ditu. Oraindik ere, gutxi dira munduan, adibidez, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartzen dituzten estatuak.
Gure lurraldean, Gazteen Euskal Behatokiak ‘Gazteen argazkiak 14’ delako ikerketan lortutako emaitzen arabera, gazteen %14ak ez ditu homosexualak begi onez ikusten. Alde positiboa, berriz, ‘Euskadiko gazteak 2008’ ikerketan aurki dezakegu. Honen arabera, gazteriaren %86a sexu bereko pertsonak elkarrekin ezkontzearen aldekoak da eta %78a sexua legez aldatu ahal izatearen aldekoa.