“Enpresa ideia onenaren ESME Lehiaketaren” XX. edizioa

Pasa den apirilaren 15ean, “Enpresa ideia onenaren lehiaketaren” XX. edizioaren sariak banatu ziren Donostian. Ekimenean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ESME Junior Enpresak antolatua, EAEko DBHko 4. mailako, Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailetako eta erdi eta goi mailako prestakuntzako zikloetako ikasleek hartu dute parte. Lehiaketa honek enpresa munduarekin lehenengo harremana izatea du helburu.
Lehiaketara aurkezteko, enpresa ideia orijinala eta bideragarria proposatu eta garatu behar zen, besteak beste, aukeratutako negozio-mota, kokapena, egitura, langileen kopurua, lehiakideak, negozioa martxan jartzeko urratsak, finantzaketa, bideragarritasuna…
ESMEko Junior Enpresako arduradunek azpimarratu dutenaren arabera, aurkeztutako proiektuen maila handia izan da eta ikasleek azken hilabete hauetan ilusio eta ahalegin handia erakutsi dute.
Sari banaketa ekitaldian finalistek jendaurrean bere enpresa proiektuak aurkeztu zituzten. Entzuleen artean, besteak beste, Arantxa Tapia (Gipuzkoako Foru Aldundia), Urko Odriozola (Elkargi), Iñaki Altuna (Kutxa Fundazioa), Víctor Urcelay (Deustuko Unibertsitatea), Irene Cuesta (Deustuko Unibertsitatea), Ana Avellaneda (Ereduko finantza zuzendaria), Jon Etxabe (Adegi), Imanol Osa (ESMEko presidentea), ikastetxeetako orientatzaileak, irakasleak eta ikasleak izan ziren. XX. edizio honetako sarituak hauexek izan dira, kategorien arabera:

A kategoria (Prestakuntza Zikloetako eta Batxilergoko ikasleak)
Lehenengo saria: Proiektuaren izena: To Park. Ikastetxea: Irungo La Salle. Parte hartzaileak: Nuria Alzaga, Sandra Ramos eta Iñaki Amiano
B kategoria (DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak)
Lehenengo saria: Proiektuaren izenburua: Eyeflash. Ikastetxea: La Salle
Parte hartzaileak: Miriam Alejandre eta Daniel Aparicio.

13 finalisten artean guztira 2.300 euroko balioa duten sariak banatu ziren. Gainera, Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, Donostiako campusean, finalista horien artean etorkizunean Fakultatean ikastea erabakitzen duten “ekintzaileei” laguntza beka emango die. ESME Junior Enpresa irabazi asmorik gabeko elkartea da, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko (ESTE) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturako ikasleek osatu, kudeatu eta zuzentzen dutena. Orain dela 23 urte sortua, aholkularitza lanak egiten ditu, Espainiako enpresa zientzietako fakultate ospetsuenetako baten eskuratutako gaitasun eta jakiteen bermearekin.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE