Bilboko Udaleko Euskara Sailak, Barton Films ekoizpen eta banaketa zinematografikoaren etxearekin elkarlanean, Juanba Berasategi zuzendariak egindako “Barriola, San Adriango Azeria” euskarazko animazio-filma sortzeko prozesua azaltzen duen erakusketa antolatu du.
Erakusketa hamar panelez osaturik dago eta horien bidez 2008an estreinatutako marrazki bizidunen pelikula hori sortzeko eta ekoizteko prozesu guztia ikus daiteke, hala nola, gidoiaren garapena, storyboard-ak, pertsonaiak sortzea eta diseinatzea eta girotzea dira ikusgai dauden alderdiak.
Ikastetxeentzako bisita gidatuak
Era berean, bisita gidatuak egon dira Bilboko ikastetxeentzat. Horietan Juanba Berasategi, filmaren zuzendaria, da ikasleei pelikula sortzeko kontuen berri emango diena; hau da, ideaia sortzen denetik pantaila handian proiektatu arteko prozesua kontatu diena.