116111 telefonoa eta www.euskadi.net/zeukesan webgunea zure kezkekin laguntzeko

Arazoren bat baduzu eta ez badakizu nola egin aurre, zalantzaren bat badaukazu eta ez baduzu nori galdetu, edo zure ezagunen bat egoera txar batean badago eta ez badakizu nola lagundu, Zeuk Esan zerbitzuan duzu laguntza.
Zerbitzuarekin kontaktatzeko 116111 doako telefonora deitu, edo www.euskadi.net/zeukesan webgunearen postontziaren bidez mezu bat bidali, edo Tuenti, Facebook eta Twitter sare sozialetan ditugun perfilen bidez kontaktatu.
Zure kontsulta anonimoa izango da, eta zeuri entzun eta laguntzeko prest gaituzu. Zerbitzuko sei hilabeteotan, ia 800 neska-mutilen kontsultak jaso ditugu, honelako arazoei buruz:

• “Nire mutil lagunak sexu-harremanak nahi ditu izan , baina ni zalantzan nago, ez baitakit prestatuta nagoen ala ez. Lagundu ahal didazue?…”(15 urteko neska).
• “Nire eskolakideek jo eta irain egiten didate eta ez dakit zer egin…Ezin dut gehiago.” (12 urteko mutil bat)
• “Neska batekin irtetzen naiz, baina beste bat gustatzen zait. Ez dakit nola jokatu. Zer egin dezaket?. (15 urteko mutila)
• “Bakarrik sentitzen naiz; ez daukat lagunik eta uste dut ez naizela jendearen gustukoa. Nola lor dezaket lagunen bat? (13 urteko neska)
• “Nota txarrak jaso ditut ikastetxean eta ez naiz gauza nire gurasoei erakusteko. Nola egingo dut? (12 urteko mutila)
“Uste dut haurdun nagoela. Nola jakin dezaket hala den edo ez? Eta baldin banago, zer egin dezaket? (15 urteko neska).