Europar Batzordeak ikastetxeetan sakeleko telefonoak eta WiFi-a debekatzea proposatu du

Sakeleko telefonoak eta WiFi sistema kaltegarriak izan daitezke ikasleen osasunerako

Ingurugirorako Europar Agentziaren ikerketetan oinarrituta, Europar Batzordeko Ingurugirorako Komisioak ‘Eremu elektromagnetikoen arrisku potentzialak eta ingurugiroan dituzten eraginak’ izenburua duen txostena kaleratu du. Mundu mailako osasun erakunde gehienek erradiazio elektromagnetikoak arriskurik ez duela defendatzen duten arren, aipatu txostenean arriskua egon badagoela ziurtatzen da, eta honen aurrean, adin gutxikoek babes gutxien dituztenak direla baieztatzen da.

Talde Sozialistako Jean Huss luxenburgotarraren esanetan “erabakiak hartzeko txosten mediko eta zientifikoen zai izan behar badugu agian, amianto, beruna duen gasolina edota tabakoarekin jazo den bezala osasun kalte handiak pairatu behar izango ditugu”.

Debekurako gomendioa

Wifi eta sakeleko telefonoak debekatzeaz gain, Europar Batzordeak uhin elektromagnetikoen emisiorako muga zorrotzagoak jartzea proposatzen du. Era berean, uhin hauek emititzen dituen edozein gailuk honen berri ematen duen etiketa bat eraman beharko du.  Batzordeak irakasle, guraso eta ikasleen artean gailu hauen erabilerak sor ditzakeen kalteen berri ematen dituzten informazio kanpainak burutzea gomendatzen du.

Batzordearen erabaki hauek ez dira lotesleak, baina historikoki Batzordeak emandako gomendioak ondo onartuak izaten dira eta aplikatu egiten dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE