bizirik irten zen Bernard Offen, garun paralisia duen Miriam Fernández abeslaria eta Amigos de Silva GKEren sortzailea den Paco Moreno abokatuaren istorioak izango dira protagonista
Datorren urriaren 14ean, estatuko hiririk garrantzitsuenetan izan den ‘Benetan garrantzitsua dena’ Kongresua Bilbora bueltatuko da. Oraingoan Euskalduna Jauregian burutuko da eta Unai Basurko izango da ohorezko presidentea.
Kongresu hau Fundación ‘Lo que de verdad importa’k eta Fundación Telefónicak antolatzen dute eta unibertsitate zein unibertsitate aurreko ikasleei bideratuta dago. Kongresuan, hizlari desberdinek, lehen pertsonan, bizitzan benetan garrantzitsuak diren gauzak ulertzen lagundu dizkieten esperientzia zirraragarriak azalduko dituzte. Bilbon burutuko den kongresuaren kasuan, hizlariak honakoak izango dira: Bernard Offen, Miriam Fernández eta Paco Moreno.
Bernard Offen, bost konzentrazio esparru desberdinetan izan ondoren holokausto nazitik bizirik atera zen pertsona da eta gaur egun Plaszow eta Auschwitz-Birkenau konzentrazio-esparruetako gida da. Miriem Fernández, berriz, garun-paralisia duen abeslaria da baina telebista saio ezagun bat irabazi ondoren aurrera egin ahal izan du musika munduan. Azkenik, Paco Moreno izango da. Moreno Amigos de Silva GKEren sortzailea da eta Madrilen zuen guztia utzi eta Etiopiako Afar eskualdean diren nomadak laguntzera joan zen.
Bilbon burutuko den kongresu hau Gaztelueta Fundazioak kudeatzen du eta Fundación Rafael del Pino, Fundación Randstad, Fundación AXA, Fundación Cuatrecasas eta Siemens-ek diruz laguntzen dute. Bilbao utzi ondoren, kongresu hau Zaragozan, Sevillan, Bartzelonan, Valentzian eta Madrilen izango da.