Elhuyarek Europa mailako hezkuntzako ikerketa ekimen bat koordinatuko du

Elhuyar Fundazioak Stimula izeneko hezkuntzako ikerketa-proiektu europarra koordinatuko du. Ekimen honek bi urteko irraupena izango du eta bere xedea gazteak zientzia eta teknologia gaietan motibatzea da. Ekimen honetan, Elhuyar Fundazioaz gain, besteak beste, honako erakundeek hartuko dute parte: Steinbeis ikerketa zentroa (Alemania), Phaenovum elkartea (Alemania), National College Nicolae Titulescu ikastetxea (Errumania), Zaragozako Unibertsitatea (Espainia) eta Belfasteko St.Mary`s University College (Ipar Irlanda).
12 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko interesa pizteko Stimula ekimenak hezkuntza metodologia berriak aztertuko ditu. Horretarako, beste hainbat ekimenen artean, Europako ikasleen iritziak jaso eta trebakuntza plangintza bereziak prestatuko dira irakasleentzat.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE