Euskal Autonomia Erkidegoko Menpekotasun Planak gazteen artean alkohol eta tabakoaren kontsumoa murriztea du helburu. Izan ere, gure lurraldean adin gutxikoek 13 eta 14 urte bitartean hasten dira alkohola kontsumitzen, bataz beste, Europako beste herrialdeetan baino bi urte lehenago. Hori dela eta, EAEko Menpekotasun VI. Planaren xedeetako bat kontsumo honen hasiera ahalik eta gehien atzeratzea izango da. Plan berria, Osasun eta Kontsumo Sailburua Rafael Bengoak, Osasun Sailburuordea Jesús María Fernándezek eta Drogomenpekotasun Zuzendaria Celina Peredak aurkeztu dute.
Alkoholaren kontsumoaren hasiera atzeratzea eta, oro har, bere kontsumoa murrizteaz gain, plan berriak tabakoaren kontsumoa ere murriztu nahi du. Zentzu honetan, esfortzu berezia egingo da gazteenen artean tabakoaren kontsumoa murrizteko, nolabait ere, bestelako drogen kontsumorako sarbidetzat hartzen baita, hala nola, haxixa. Droga ilegal gogorren kontsumoak beheruntz jo badu ere, heroina eta kokainaren kasu, alkohola eta tabakoaren kontsumoak ez du gora behera handirik izan.
Bestalde, aurkeztu berri den plan honetan ere kanabisaren laborantza, salmenta eta kontsumoa arautu nahi da.
Drogen menpekotasunetatik at, planak ere internet, gizarte sare edota bideojokoekiko menpekotasunak ere aurreikusten ditu.