Islamiar erlijioko klaserik ez irakasle faltagatik

270 ikasle inguru islamiar erlijioko klaserik gabe geratu dira ikasturte honetan irakaslerik ez dagoelako. Aurtengo ikasturtean, hazkunde nabaria izen da ikasgai hau eman nahi zuten ikasle kopuruan, baina baldintzak betetzen zituzten ikastetxeak 17 izan arren (gutxienez 10 ikasle izan behar dira talde bakoitzean) irakasle falta dela eta soilik 177 ikaslek jasoko dituzte klase hauek. Gezurra badirudi ere, Euskal Autonomia Erkidegoan ikasgai hau irakasteko gai den irakasle bakarra dago. Bete beharreko baldintzen artean magisteritza ikasketak eta Koraneko irakaspenak irakasteko gai izatea aurkitzen dira. Euskadin, estatuko beste erkidego batzuetan ez bezala, magisteritza ez den bestelako titulazioek ez dute klaseak emateko balio. Islamiar euskal komunitateak malgutasuna eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE