Eurobaskek antolatuta eta Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak lagunduta, Bigarren Hezkuntzako ikasleei bideratuta dagoen Francisco Javier de Landaburu Civis Sariaren IX. edizioa aurkeztu da. Hasi berria den urte honetako deialdian gaia “Ikasgeletatik eginiko elkartasun ekimenak, 2012rako: Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europar Urtea” izango da. Talde irabazleak Europar Batasuneko erakundeak bisitatzeko bidaia bat irabaziko du eta ordezkatzen duten ikastetxeak, berriz, Nestor Basterretxearen eskultura bat jasoko du. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 16an amaituko da.
Oinarriak
Saria DBHko ikasleei bideratuta dago. Taldeak, gehienez, 10 kidekoak izan daitezke eta, gutxienez, zortzikoak. Ikastetxe bakoitzak nahi adina talde aurkez ditzake, baina ikasle bakoitzak talde bakarrean parte hartu ahal izango du.
Lanak euskarri informatikoan eta paperean aurkeztu behar dira. Aurkezten diren lanek, derrigorrez, argitaragabeak izan behar dute. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daiteke.
Deialdiaren inguruko argibide gehiagorako: www.eurobask.org