Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Innova Programaren barruan garatutako ‘My Business Game’ bideojokoak ikasleen artean enpresa eraketa eta ekintzailetza sustatzea du helburu. Jokoa eskuragarri da nahi duen ororentzat http://mybusinessgame.upc.edu estekan eta bertan, besteak beste, etorkizunean ekintzaile izan ahal izateko ikasleek beharrezkoak dituzten enpresa eta merkatu ezagupenak ematen dira.
Jokoaren funtsa enpresa plan bat eratzea da. Horretarako, lehenik eta behin negozio ideia bat garatu behar da, ahal bada, aukera teknologikoetan oinarritua.
Gaur egun ez da merkatuan ekintzailetza sustatzea helburu duen ‘My Business Game’ bezalako bideojokorik. Esan bezala, jokoa ikasleei bideratuta dago eta hauek, enpresa sortu eta mantentzeaz gain, ahalik eta arrakastatsuen bilakatzen saiatu beharko dute.
Jokalariek beraien artean lehiuatu beharko dute mundu birtual baten barruan, baina beti ere, mundu errealean eman daitezkeen testuinguruetan oinarrituta: giza baliabideen kudeaketa, baliabide tekniko eta finantzieroen kudeaketa, lehiakorra izateko estrategiak garatu, salmentak lortu…