53 taldek parte hartu dute “Harrapazank Eszenatokia” lehiaketan

“Harrapazank” programaren zazpigarren edizioarekin Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta haientzako kultur eskaintza handitu nahi izan ditu jarduera berriekin. Horretarako, besteak beste, “Harrapazank Eszenatokia” talentuko gazteentzako lehiaketa antolatu da eta horretan gazte bilbotarren 53 taldek eman dute izena.

12 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat euskara, hezkuntzatik eta arlo akademikoetatik aparte, eguneroko hizkuntza izatea xede du Harrapazank-ek eta horretarako aisialdia emateko jarduera erakargarri berriak eskaini nahi dizkie gazteei; hau da, haien gustuko jarduerak.

“Harrapazank Eszenatokia” izeneko lehiaketan gazteek dohain eta gaitasun zein trebetasun artistikoa zein dantzaren eta musikaren arloan erakusteko aukera izan dute.

Zehatzago, aurten, 188 gaztek eman dute izena, 53 taldetan. Ikuskizunak prestatzeko gazteek profesionalen laguntza eduki dute. Parte hartzen duten taldeek ikuskizun bana aurkeztu dute, 3 eta 5 minutu tarteko iraupenekoa, sailkatzeko galetan. Gala hauek martxoaren 17an eta 18an ospatu ziren, Bilborock aretoan. Gala horretako irabazleek martxoaren 31an ospatutako finalean parte hartu dute. Talde irabazleak 1.500 eurotako saria irabazi zuen.

Bestalde, Zergatik arropa-markaren eskutik, moda-desfilea ere izan da aurten, hain zuzen, martxoaren 25ean, Bilborocken. 40 gaztek parte hartu dute eta taldeka entseatu zuten eszenategian aurkezpena egiteko. Desfilea amaituta, Ukabila taldeak doako kontzertua eskaini zien bertaratutakoei. Bilboko laukote honek joan zen edizioan “Distirazank” lehiaketa irabazi zuen.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE