Coca Cola idazlan laburren IX. Edizioa

0
88

Pasa den martxoaren 16an, Bizkaiko 37 eskoletako 160 ikasle Sarrikoko Campusean bildu ziren Coca Colak antolatzen duen idazlan lehiaketako euskarazko IX. Edizioaren herrialdeko finalean. Ikasle hauek guztiek 2000 partaidetik gora izan zuen aurreko fase bat gainditu behar izan zuten.

Herrialdeko final honetan parte hartu zuten ikasleek emandako esaldi batekin hasi behar izan zuten bere idazlana. Bizkaiko hezkuntza arduradun, hedabideetako profesional eta kultur erakunde desberdinetako ordezkariek osatutako epaimahiak final honetan idatzitako 12 idazlan onenak aukeratu beharko dituzte orain.

Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan irabazle suertatzen diren ikasleek elkarren artean lehiatu beharko dute ondoren.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.