Elgoibarko IMH-MEI berrikuntzaren buruan

EAEko Lanbide Heziketako 7 ikasgune gehien berritzen duten 20 zentroen artean

Elgoibarko Makina Erramintaren Institutua (IMH-MEI) estatu mailan den Lanbide Heziketako hirugarren ikasgune berritzaileena da ‘Mercados21.es’ webguneak egindako ikerketaren arabera. Lanbide Heziketako ikaasgune berritzaileenen sailkapena osatzeko, ekonomia eta enpresan aditu den webgune honek iaz Hezkuntza ministeritzak onartutako 160 berrikuntza ekimenetan izandako partehartzea hartu du kontutan. Horrela, beti ere webgune honek egindako sailkapenaren arabera, estatuko LHko ikasgunerik berritzaileena Xixongo ‘La Laboral’ izango litzateke (10 ekimenetan hartu dute parte eta 3 zuzendu dituzte) eta bigarrena, berriz, Alacanteko CIFP Canastell (9 ekimenetan hartu dute parte eta 1 zuzendu dituzte). IMH-MEIk, berriz, 8 ekimenetan hartu du parte eta lau zuzendu ditu.

Sailkapen honek emaitza oso onak eman ditu EAEko Lanbide Heziketako hainbat ikasguneentzat. Horrela, aipatu Elgoibarko IMH-MEI ikasguneaz gain, beste 6 ikasgune kokatu dira ikasgune berritzaileenen artean: Irungo Bidasoa GLHBI (4. postuan), Muskizeko Somorrostro BHIP (7.), Errenteriako Don Bosco GLHBI (8.), Donostiako Easo Politeknikoa GLHBI (16.), Durangoko San Jose Maristak BHIP (18.) eta Bergarako Miguel Altuna GLHBI (21.)

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE