Beste behin Eusko Jaurlaritzak Batxilergoko Aparteko Sarirako deialdia luzatu du. Sari honetan parte har dezakete 2011/12 ikasturtean Batxilergoko edozein ereduko bi ikasturteak gaindituta izanik bi ikasturte horietan lortutako bataz besteko nota 8,75etik gora duten ikasle guztiek.
Aparteko Saria lortzen duten ikasle guztiek uda honetan bertan atzerrian alemaniera, frantsesa edota ingelesa ikasteko beraientzat espreski antolatuko den bidaia programan parte hartzeko eskubidea izango dute. Gainera, hamabost saridunek 14.460 eurotako saria banatuko dute.