Skills delakoak lanbide heziketako modalitate guztietako lehiaketak dira eta Lanbide Heziketako Joko Olinpikotzat jotzen dira. Skills-ak gure gizarteak lanbide heziketa sustatzeko antolatzen dira. Euskal ikasleentzat, Skills-ak hiru fasetan banatzen dira: EuskoSkills, SpainSkills eta WorldSkills.
EuskoSkills fasea maiatzaren 10 eta 12 bitartean burutuko da Irungo Ficoban. Modalitate desberdinetako irabazleek datorren urteko urtarrilan burutuko den SpainSkills parte hartzeko aukera izango dute. Fase honetako irabazleek, berriz, Leipzig-en (Alemania) burutuko den europar finaletan izango dira.
Irunen burutuko diren Skills-ak ondorengo esparrukoak dira: Automobiletako teknologia; Ibilgailuetako pintura; Zolatu eta alikatatuak; Iturgintza eta berokuntza; Industria-kontrola; Igeltsuzko estaldurak eta panelak; Arotzeria; Hozte-sistemak; Mekatronika; Diseinu mekaniko ingeniaritza –CAD; CNC Torneatua; CNC fresaketa; Elektronika; Web diseinua; Ile-apainketa; Estetika; Sukaldaritza eta Sukaldaritza eta taberna zerbitzuak.