Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua Isabel Celaá eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburua Gemma Zabaletak Lanbide Heziketako modelo berria aurkeztu dute EuskoSkills olinpiaden barruan. Horrela, datorren ikasturtean hasita, kualifikaziorik ez duten eta 30 urte baino gutxiago duten 1.000 ikaslek bere trebakuntzaren erdia burutuko duten enpresarekin lan kontratua izango dute. Esan bezala, trebakuntza erdibana burutuko da enpresa eta ikasgunearen artean. Euskadi izango da sistema hau ezarriko duen lehen erkidegoa estatu mailan.