Barakaldoko Nuestra Señora del Pilar (LHko 3. eta 6. Mailak), Bilboko Ave María (DBHko 1. eta 2. mailan) eta Zumarragako La Salle Legazpi Ikastetxea (DBHko 3. eta 4. Mailak) izan dira ONCEk eta bere Fundazioak antolatzen duten lehiekatako fase autonomikoko irabazleak. Aurtengoa, aipatu lehiaketaren XXVIII. edizioa izan da eta ‘Eginzazu zure auzoa irisgarri’ lelopean burutu da. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 80 hezkuntza zentro desberdinetako 8394 ikaslek eta 356 irakaslek parte hartu dute lehiaketan.
Aurtengo edizioan, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Hezkuntza Bereziko ikasleek bere gertuko ingurunea aztertu eta nolabaiteko desgaitasuna duten pertsonen mugikortasuna eragozten zuen edozein oztopo hauteman behar zuten.
Estatu mailan ikasle kopuru handiena mugitzen duen Eskola Lehiaketari esker etxeko txikienak desgaitasunen bat duten pertsonen azalean jarri dira, eta horrela pertsona horien eguneroko mugikortasun arazo ohikoenak zeintzuk diren ezagutu dute, eta behin hori eginda gainditzeko irtenbideak proposatu dituzte. Ikasleak beraz euren ingurunea hobetu asmoz aldaketa ajentetan bilakatu dira, alde batetik arazoen azterketaren prozesuan parte hartzeaz gain irisgarritasunari begira arazoa suposatzen duten inguruneak hobetzeko proposamenak ere egin dituztelako.
ONCEk eta bere Fundazioak elkartasun mugimendua jarri nahi dute abian oztoporik gabeko hirien aldekoa, eta irisgarritasunaren eremuan ikasleen parte hartze aktiboa sustatuz. Gazteen azterketak eta proposamenak biltzen dituen Espania osoko irisgarritasunaren mapa egingo da.
Horrela begirada batekin nahiko izango da irisgarritasuna hobetzeke dauden tokiak zeintzuk diren jakin ahal izateko. Lehiaketa amaitutakoan egingo da aurkezpena.