Prestik’12 gazte lanbidearen azoka azaroaren 5 eta 6an

0
139


Bizkaiko Foru Aldundiak 4.000 metro koadrotik gora eskainiko dizkie 40 enpresa eta erakunde baino gehiagori azaroaren 5 eta 6an Euskalduna Jauregian burutuko den Prestik azokaren hirugarren edizioan. Bertan, enpresa eta erakunde horiek enplegua, prestakuntza edo enpresak sortzeko orientazioa eskainiko dizkiete etortzen diren gazteei.
Prestik’12k erakusketa-eremua, tailer eta hitzaldi eremua, eta berrikuntzako 5 txoko izango ditu, enplegua bilatzen eta eskaintzen dutenek eta enpresak sortu nahi dituzten pertsonek eta inbertsio-egileek bat egiteko.
Aldundiak webgune bat abiatuko du bertan curriculumak uzteko eta gazteen eta enpresen, erakundeen edo inbertsio-egileen artean batzarrak kudeatzeko.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.