Basque Culinary Centerrek handitu egin du gastronomiaren zaleei zuzendutako ikastaro praktikoen eskaintza

Basque Culinary Centerrek, aurreko urteetako esperientziari jarraiki, sukaldaritzaren zaleei bideratutako 15 ikastaro praktiko antolatu ditu urritik urtarrilera bitartean.

Aurreko edizioetan, BCulinary Club izenarekin, 40 ikastaro antolatu eta ia plaza guztiak bete ziren: 600 lagun inguru aritu ziren ikastaroetan. Aurtengoa eskaintza zabala izango da eta bereziki, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako ikastaroa azpimarra daiteke. Ikastaroak hiru ikastaro monografikotan banatu dira: Ausartu sukaldean; Chef profesionalen sekretuak ezagutzen eta Low cost sukaldea.

Ikastaro guztiak 14-18 laguneko taldeetan egingo dira, Basque Culinary Centerren, eta parte-hartzaileek bakarkako postua izango dute sukaldean, ikasitakoa praktikan jartzeko.

Basque Culinary Centerren helburuetako bat profesionalen esperientziak sukaldeko eta gastronomiako zaleei hurbiltzea izan da hasiera-hasieratik. Culinary Cluben bitartez hasi zen ibilbidea, 2011ko maiatzean, 10 ikastarorekin.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE