Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 150.000 euro bideratuko ditu unibertsitateko ikasleak eta Lanbide Heziketako ikasketak bukatzen dituzten gazteak lan-merkatuan sartzen lagun-tzeko. Laguntza hau euskal enpresariekin eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin sinatutako hitzarmen baten barruan kokatzen da.
Laguntza honen bidez erraztasunak eman nahi zaizkie unibertsitatean ikasten duten gazteei edo LH araututako ikasketak bukatzen dituzten ikasleei praktikaldi bat egiteko Europako herrialderen batean. Hizkuntzak hobeto ikasteaz eta enpresa-kulturaz jabetzeaz gain, errazago izango dute lan-merkaturako sarbidea.
Imanol Pradales Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak sinatu du hitzarmena, Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioarekin eta Ikaslan Bizkaia Bizkaiko Lanbide Heziketako Ikastegi Publikoen Elkartearekin.