Euskadin inoiz antolatu den antzerki euskaldun handiena

Proiektuan 45 pertsonek eta 55 gaztez osatutako Gernikako Gaudeamus Korala abesbatzak esku hartuko dute, zuzenean. Bestalde, “Tambores de Paz” izeneko perkusio-ikuskizuna ere garatuko da, Ttukunak txalapartarien zuzendaritzari esker

Aurten ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ospa-tzen denez, eta Gernika eta beste herri batzuk bonbardatu zituztela 75 urte bete direnez, ibilbide luzea duten Euskadiko hiru antzerki konpainia (Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatro eta Hortzmuga Teatroa) elkartu egin dira hitz egitetik eta eztabaidatzetik sortu den proiektu bati ekiteko, diziplina anitz uztartuko dituen arte proposamen bat elkarrekin eraikitzearen ondoriozkoa.

Apokalipsiko 4 zaldunetan oinarritutako lau kontakizunek osatzen dute ikuskizunaren ardatz nagusia, indarkeriazko egoeran -indarkeria zuzena nahiz estrukturala- ematen diren 4 kontzeptu gisa ulertuta, hala nola: gerra, garaipena, gosea eta heriotza.

Kontakizun egituratzaile horietatik abiatuta formatu berriko proposamena eratuko da, eta protagonismoa bereganatuko duen eszenatoki batean arte-diziplina ezberdinak bateratuko dira.

Proiektuaren funtsezko zati bereizgarria gerra-erreportarien presentzia da. Gerra-erreportari horiek, kontalariak, lekuko gisa bizi izan duten errealitatea ezagutzen duten irudiak dira. Ikuspegi objektiboa emango dute, kazetaritza-arlokoa, gertakariak kontatzeko ekintzan inplikatuta dagoen zuzeneko ikuslearena. Gertakariak ezagutzetik sortuko dira kontakizunak.

Proiektuan antzerki- eta dantza-ekintzak bateratzen dira, ikuskizunerako apropos sortutako musika-konposizio batekin eta Gernikako Gaudeamus Korala gazte abesbatzaren parte-hartzearekin batera. Aldi berean, eszena- eta musika-ekintza horiek eszenatokia osatzen duen kuboaren gainean proiektatutako ikus-entzunezko eta argazkigintzako sorkuntza-lanarekin osatzen dira.

Parte-hartzaileak:
Proiektuan 45 pertsonak eta 55 gaztez osatutako abesbatzak esku hartuko dute, zuzenean. 45 pertsona horien artean, talde tekniko eta artistikoa, 4 gerra-erreportari eta koordinatzaile bat, zein 20 aktorez osatutako taldea barne hartzen dira. Bestalde, “Tambores de Paz” izeneko perkusio-ikuskizuna ere garatuko da, Ttukunak txalapartariek zuzendaritzari esker.
Horiez gain, hainbat zerbitzu-enpresa daude proiektuan inplikatuta, azkenean ehun pertsona baino gehiagoko taldea osatuz.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE