Azokak erakusketa gune bat izango du, beste bat tailer eta hitzaldietarako eta beste hainbat eremu berritzaile enplegua eskaintzen eta eskatzen dutenen arteko topaketa errazteko
Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioaren laguntzarekin, Prestik’12 aurkeztu du. Aurtengoa azoka honen hirugarren edizioa izango da eta, batez ere, lehen lan aukera edo lana aldatu nahi duten gazte bizkaitarrei zuzenduta dago. Prestik’12 Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko da azaroaren 5 eta 6 bitartean. Azokak bere ateak goizeko 10etan zabalduko ditu eta arratsaldeko 7ak arte irekita egongo da.
Esan bezala, Prestik’12 Bizkaian erroldatuta dauden eta Batxilergoa, Lanbide Heziketa edota unibertsitate zikloren bat burutzen ari diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen da nagusiki. Azokan, bere lehen lana bilatzen ari diren gazteek, edota duten lanpostua hobetu nahi duten gazteek, aukera ezin hobea aurkituko dute. Era berean, enpresa ideiaren bat garatzeko ideia duten gazteek ere behar duten laguntza aurkituko dute.
Hau guztia burutzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak 4.000 metro koadro jarriko ditu gazteen eskura. Bertan, 38 erakustoki izango dira eta hauetan, enpresa eta erakunde desberdinek lan eta trebakuntza eskaintzak azaltzeaz gain ekintzailetzarako orientazioa ere eskainiko dute.
Sustapen Ekonomikoko foru diputatua den Imanol Pradalesen esanetan, Prestik “topaketa gune bat da, non bere etorkizun profesionalean pentsatzen ari den gazteriak aukera desberdinak aurkituko dituen. Lan aukerak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da”.
Prestik’12 erakusketak gune zabala izango du eta, bertan, Bizkaiko gazteriak egun diren garapen profesionalerako aukera desberdinak ezagutzeko parada izango du. Gainera, gurre berritzaileak, praktikoak eta dinamikoak ere izango dira. Hauetan, bere lehen lan aukeraren bila diren gazteek enplegu, trebakuntza eta ekintzailetza sektoreetako profesionalekin topo egiteko aukera izango dute. Horrela, besteak beste, denbora errealean diren lan eskaintzekin osatutako lan-poltsa bat, kurrikuluak uzteko postontzi elektroniko bat, lan elkarrizketetarako gune bat edota ekintzaile eta inbertsoreek topo egin dezaten gune bat izango dira.
Era berean, Prestik’12n Donna Pace bezalako nazioarteko hizlari entzutetsuenen presentzia ere izango du. Hauen artean, berrikuntza eta eintzailetzan aditua den Pep Torresek emango duen tailerra azpimarra daiteke.
Sormena sustatuz
Hirugarren edizio honetan, Prestik’12ren gai nagusia sormena izango da. Horrela, azokaren barruan burutuko diren ekintza gehienak gazteen sormena sustatzea izango dute helburu. Modu honetan, sormena sustatu nahi da trebakuntzan, izaera sortzailea zabaldu nahi da enpleguan eta ideia sortzaileak sustatu nahi dira etorkizunean enpresa ekimenak garatu ahal izateko.
Azokaren barruan, Bizkaia Sortzailea izeneko gune bat ere izango da eta bertan, Bizkaian etorkizun handia duten lau sektoree sortzaile nagusietako modelo, diseinu eta prototipoak azalduko dira: moda, bideojokoak, industria-diseinua eta ikusentzutezkoa.
Zeintzuk ezin dute azoka galdu?
• Bizkaian diren lan eta garapen profesionalerako aukerak ezagutu nahi dituzten gazteek.
• Bere sektorean diren berrikuntzekin eguneratuta egon nahi duten enplegu, trebakuntza eta ekintzailetza sektoreetako profesionalek.
• Bere negozio ideia garatzeko orientazioa edo bere enpresa proiektua martxan jartzeko laguntza behar duten pertsona ekintzaileak.
Zer sustatuko da edizio honetan?
• Sormenaren sustapena trebakun-tzan; jarrera sortzailea enpleguan; sormena ekintzailetzan eta ideia berriak sortzeko.
Zer nagusituko da azokan?
• Linkedin, mundu mailan lider den gizarte sare profesionala, lehen aldiz izango da Espainian horrelako azoka batean. Linkedineko aholkulariak zuzenean izango dira hala nahi duten gazteei bere profil profesionalaren inguruan aholkuak ematen.
• Eures sarea. Hau Europa mailan langileen mugikortasuna sustatzea helburu duen sare europarra da. Informazio, aholkularitza eta kontratazio zerbitzuak eskaintzen ditu.
• Sormena Donna Paceren ikuspegitik. Donna Pace, Edward de Bono Thinking Systems USAren Espainia, Portugal eta Maltarako Master Trainner ziurtagiria duen pertsona bakarra da. Pacek egun bizi dugun testuinguruaren inguruko hitzaldia emango du. Bere ustez, enpleguaren inguruko paradigma aldaketa bizi dugu eta pentsamendu sortzailea bizitzarekiko jarrera bat bilakatu behar da egun bizi ditugun gertaerei aurre egin ahal izateko.
• UNESCO. Erakunde honetako zenbait arduradun izango dira (Gretchen Kalonji) gazteei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako hitzaldi bi ematen. Hitzaldi hauetan, besteak beste, hezkuntza eraldaketan mundu mailan izan diren azken berrikuntzak azalduko dira eta baita mundu mailan gazte, trebakuntza eta enpleguaren inguruan burututako ikerlan baten emaitzarik esanguratsuenak ere.
• Sukaldaritza zuzenean. Artxandako Ostalaritza Eskolak sukaldaritza erakustaldiak eskainiko ditu zuzenean.
• Sektore sortzaileak: ba al zenekien Bizkaian bideojoko diseinua ikasteko aukera duzula? Ba al dakizu nola diseinatzen den bideojoko bat? Euskadin ekoiztutako bideojokoak probatu nahi dituzu? Ba al dakizu nola diseinatzen den moda kolekzio bat? Eta nola diseinatzen den produktu bat? Ba al dakizu nola ekoizten den telebista serie bat? Ba al dakizu zein irtenbide profesional diren sektore hauetan? Bizkaia Sortzailea gunean Bizkaian diren industria sortzaileen inguruko informazio hau guztia aurkituko duzu.
• Elevator Pitch lehiaketa. Igogailuaren hitzaldia jendeaurrean ekimenak aurkezteko teknika bat da eta estatubatuetako ekintzaile batzuk garatutako ideia da. Funtsean, ekintzaile hauek inbertsoreen eraikinetan sartzen dira finantziazio bila eta igogailuaren ibilbide laburrean bere ekimena aurkezten dute. Prestiken antolatu den Elevator Pitch lehiaketan partehartzaileek 10 minutu izango dituzte bere negozio ideia epaimahai baten aurrean aurkezteko. Irabazleek Silicon Valleyra bidaiatzeko aukera izango dute.
• Meeting Gunea. Gune honetan, lan bila diren gazteek giza baliabideetako profesionalekin izateko aukera izango dute.
• Lan poltsa. Ordenagailu gune honetan, azokan diren enpresek eskain-tzen dituzten lan aukerak azalduko dira.