Training Caravanak zientzilari eta ikerlariak euskal institutuetara gerturatu ditu


2012-13 ikasturtean ere nazioarte mailan aintzatetsiak diren izen handiko ikerlariak izango dira Euskadiko Batxilergoko ikasgeletan Training Caravanaren edizio berriari esker (Ikertzaileak gelan). Hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren eta Aldaketa Klimatikorako BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa zentroaren ekimena da eta bere xedea euskal nerabeen artean zientzia-bokazioa sustatzea da zientziaren inguruko ikuspegi gertuago bat emanez.

Horrela, Training Caravanaren (Ikertzaileak gelan) helburua unibertsitate ikasketak hastear diren ikasleei ikertzaile izateko zein bide jarraitu behar duten azaltzea da eta, era berean, Euskadin bertan karrera zientifiko osoa garatzeko aukera dutela azaltzea. Jada BC3n lan egiten duten ikertzaileak, ikerketa esperientzia zabalarekin eta nazioarte mailan izen handia dutenak, hezkuntza zentroetara gerturatuko dira bere lanaren nondik norakoak azaltzeko eta lan hauen emaitzak datuen bidez ilustratuz. Nerabeen artean zientziarekiko zaletasuna pizteaz gain, programa honek ikertzaile karrera ezagutarazi nahi du, zientzia munduaren inguruan izan daitezkeen aurreiritzi negatiboak alde batera utziz.