Zero Zabor programa Gipuzkoako eskoletan

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kristau Eskolek, Ikastolen Elkarteak eta Aranzadi zientzia elkarteak Zero Zabor programa bat eskoletan lantzeko hitzarmena sinatu dute. Gipuzkoako Diputazioan elkartu ziren lau aldeetako ordezkariak hitzarmena ixteko. Aldundiaren aldetik Martin Garitano ahaldun nagusia izan zen; Kristau Eskolaren aldetik Mikel Ormazabal elkarteko zuzendariordea; Ikastolen Elkartetik Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Aranzadiren aldetik Francisco Etxeberria Aranzadiko lehendakaria.

Hitzartutako programaren xede nagusia Gipuzkoako hondakinen kudeaketak etorkizun oparoa izatea da. Garitano Ahaldun Nagusiak adierazi zuenez, ”Hi-tzarmenak agerian uzten du jendarteak gero eta kontzientzia handiagoa daukala hondakinen arazoari irtenbidea emateko, eta lanean segi behar dugu”. Hitzarmenak funtsezko arlo bati eragiten diola nabarmendu du ahaldun nagusiak: hezkuntzari.

Bost zeregin zehatz izango ditu programak: hezkuntza eragileekin harremana izatea, sekuentzia didaktikoa eta hezkuntza materiala osatzea, eskoletan jarduerak eta tailerrak egitea, eskoletan esperientzia pilotuak gauzatzea eta sentsibilizazio jarduera planak osatzea. Aranzadi zientzia elkarteak zuzendu eta kudeatuko du programa, eta gainontzeko elkarteak lankidetza estuan arituko dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE