Espainiako Justizia Ministeritzak argitara eman dituen datuen arabera, 45 izan ziren Alemania eta Austriako kontzentrazio-esparruetan hildako euskaldunak. Horietatik, 26 bizkaitarrak izan ziren, 14 gipuzkoar eta 5 arabar.
Espainiar Justizia Ministeritzak aipatu kontzentrazio-esparruetan hil ziren 4.400 espainiarren izen abizenak, jaioterria eta jaiotze data biltzen dituen datu basea garatu du eta datu horiek guztiak ikusgai dira ministeritzaren web orrialdean.
Hildakoen datu pertsonalez gain, aipatu aplikazioan, hauen heriotzaren ziurtagiri ofizialak ere ikus daitezke.
Aplikazio honen garapena Frantziako Gudako Biktima eta Gudulari-ohien Ministeritzak bidaliko fitxei esker eman da. Informazio hau guztia, pasa den mendearen 50. hamarkadan espainiar Erregistro Zibilean sartutako hamar liburukietan aurkitzen zen. Orain, liburuki horiek guztiak digitalizatu eta aipatu aplikazioan ordenatu dira.