EAEko lan eskeintzen %11an Lanbide Heziketako titulazioak eskatzen dira

p1230Euskadi da Lanbide Heziketako tituladun gehien eskatzen dituen hirugarren erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoan diren kualifikatutako lan eskeintzen %11,12an Lanbide Heziketako titulazioa eskatzen da. Lanpostu hauek, batez ere, industria sektorean metatzen dira.

Adeccok landutako ‘III Informe Empleabilidad y Formación Profesional’ txostenaren arabera, Euskadi da, Madril eta Kataluniaren atzetik, Lanbide Heziketako tituladun gehien eskatzen dituen hirugarren erkidegoa. Lanbide Heziketa gero eta arrakasta gehien duen hezkuntza eredua da. Horrela, estatu mailan, ikasleen heren bat (%32) Lanbide Heziketako ikasketak burutzen ari da. Kopuru garrantzitsua izan arren, oraindik Europan den bataz bestetik oso hurrun aurkitzen da, hemen bataz bestekoa %58koa baita.

Esan bezala, Euskadin Lanbide Heziketako tituladun gehienak industria sektorean eskatzen dira (%9,62), elektronika sektore (%9,16) eta makineriaren (%8,16) aurretik.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE