Gasteizeko Udalak heziketa espezializatuko zortzi ikastarotan izena emateko epea ireki zuen pasa den apirilaren 4an. Udalerriko Enplegu planaren barnean kokatzen da ekimen hau, eta 94 plaza eskainiko dituzte.
Web diseinua, turismo jasangarria, bitartekotza soziosanitarioa, software libreko garapena, lokuzioa eta bikoizketa edo comunnity manager gaiak izango dituzte ardatz aipatu ikastaroek.
Maiatzaren 6an, kudeaketa komertzialeko beste ikastaro bat egiteko izena emateko epea irekiko da. 15 plaza izango ditu, eta ekainean hasiko da.
Bederatzi ikastaroen artean, 2.830 heziketa-ordu eskainiko dira.
Izena emateko interesa duten pertsonek langabezian eta Lanbiden inskribatuta behar dute; gainera, lehentasuna izango dute Gasteizen bizi direnek. Heziketa Lanbideren bulegoetan edo webgunean eska daiteke.