Gastronomia udalekuak Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian

p1288Sukaldaritza eta Gastronomia Udaleku hau, BCulinary Udan deiturikoa, bakarra da Espainian eta gastronomiaren munduarekiko zaletasuna duten nerabeei zuzenduta dago

Basque Culinary Centerrek BCulinary Udan Sukaldaritza eta Gastronomia Udalekuen edizio berria jarri du abian aurten ere. Sukaldean jardutea atsegin duten 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dagoen eta Estatu mailan bakarra den udaleku mota hau, Euskaditik kanpoko beste bi lekuetan ere antolatuko da. Horrela, udalekuak -HAZI-ren, landa eta itsas ingurunearen garapena sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Korporazioaren laguntza duenak- ez dira Gipuzkoan bakarrik antolatuko, Bizkaian, Andaluzian eta Katalunian ere eskainiko dira, sukaldaritza eta gastronomia haienganako pasioa duten gazte guztiengana gerturatzeko.

Programa egonaldi osoko segidako hamar egunetan garatuko da, -leku bakoitzean egutegi ezberdina izanik- eta egonaldian parte hartuko duten gazteek sukaldaritzaren sekretuak modu praktiko eta atseginean ezagutzeaz gain, sukaldean erabiltzen diren produktuen inguruko alor guztiak ezagutzeko aukera ere izango dute, esaterako, arrantza-ontzi batean ibili edo entsalada dibertigarri bat egiteko urazak jasoko dituzte, beste hainbat ekintzen artean.

Horrela, hamar egunetan, guztira 80 gaztek  Basque Culinary Centerreko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntza izango dute gastronomiaren sekretuak ezagutzeko aukeraz goza–tzeko, horien gidaritzapean gerturatuko dira sukaldaritzaren mundura, harekin lotutako ikastaro praktikoen, irteeren eta bisiten bidez. Eguneroko jardueren artean, chef gonbidatuen eskutik errezeta tradizionalak prestatu, sukaldaritza berritzailearen teknikak ezagutu, sukaldari entzutetsuen ondoan jardun, sukaldean erabiliko dituzten produktu nagusien elaborazio prozesuak ezagutu, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte -jatetxeak, merkatuak, ekoizleak, etab.-, tutoretzapeko beste hainbat astialdiko irteeren artean, horien artean, igerilekua, hondartza, ur-kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.

Zehazki, honakoak dira programa barruko ikastaroak: lekaleak eta zerealak, okela eta parrilla, ogia eta pizza, pasta eta arroza, frutak eta barazkiak, esnekiak, arraina, sormenezko sukaldaritza, txokolatea eta postreak, udalekuaren eskualdeko sukaldaritza tradizionala, nazioarteko sukaldaritza eta ahosabaia trebatzen ikasteko dastaketa. Horretaz gain, elikadura osasungarriaren inguruko, otorduetarako lehen laguntzei dagozkien eta plateren apainketari buruzko aholku batzuk ere eskainiko dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE