‘Ikasmina: herriz herri’ ekimena jarri du martxan Tolosaldea GLHBIk

Tolosaldea GLHBIk ‘Ikasmina: herriz herri’ ekimena jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikun–tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailarekin elkarlanean.

Eskualdeko herritarren eta udalerrien artean bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzea bilatzen du ekimenak, bereziki, prestakuntzatik kanpo geratzen diren giza-taldeei arreta berezia jarriz.

Prestakuntza berritzailearen aldeko apustua egiten dihardu Ikasminak; abenduan, Alberto Cotok ‘Zenbakien Magia’ hitzaldiak eskaini zituen, eta honen harira, matematikak jorratzeko teknika eta formula berriak indartzeko asmoz, bi hitzaldi mota antolatu dira, lehenengoa irakasleriari eta hezkuntza-profesionalei zuzenduta, eta bigarrena, gizarteari oro har.

Raul Ibañez UPV/EHUko Geometria eta Topografiako irakasleak eskainiko ditu maiatzaren 7an: ‘Matematikariok herensugeak harrapatzen irakasten al dugu? (matematikak zer diren eta zertarako)’, 17:15-18:30; eta ‘Paseo matematiko bat hedabideetatik zehar’. 19:15-20:15.
Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 65 11 47 – 615 775 678 telefonora deituz edo ikasekin@tolosaldea,com helbidera idatziz.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE