600 beka baino gehiago gazteen arteko enplegua sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak 600 beka baino gehiago kaleratuko ditu gazteen arteko enplegua sustatzeko; gainera, gazte ekintzaileak bermatzea izango da lehentasunetako bat. Laguntza hauetako 500 atzerrian praktikak egitera zuzenduko dira, eta gainontzekoak enpresen sorrera bultzatzera bideratuko dituzte.

Halaber, ekonomia sozialaren heziketa eta hedapen ikastaroak jarriko dira martxan gazteentzat, “junior kooperatiba” programa batekin batera. 3,3 milioi euro zuzenduko dira aurten proiektu hauetara eta beste hainbatetara.

Bestalde, Euskadiko ‘III Plan Gaztea’ egiteko eta onartzeko konpromisoa iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Gazteriaren sektore honen behar “errealak” azter–tzea era behar horientzako “erantzun jarduerak” antolatzea dira dokumentu honen helburuak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE