Bilboko Gazteguneak berriz ere abian dira

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du, berriz ere, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratutako Gaztegune hezkuntza-arloko aisialdi-programa. Aipatu programaren barruan, urriaren hasieratik eta ikasturtea luzatzen den bitartean, martitzen eta barikuetan, 17:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 17:00etatik 20:30era zabalik izango dira gazteguneak.

Gizarte eta Hezkuntza-arloko jarduerak egiten dituzte gaztetxoek gune hauetan eta, horrela, adinkideekin egon daitezke ikasgeletatik kanpo. Era guztietako jarduerak burutu ahal dituzten bertan eta gazte bakoitzak bere interesen arabera egiten ditu ekarpenak. Sormenarekin edo adierazpenarekin zerikusia duten jarduerak egin ditzakete, hala nola, sukaldaritza ikasi, musika entzun, kirola egin, txangoak eta jaiak antolatu, zinera joan eta beste hainbat jarduera ere Zortzi gaztegune daude hiriko barrutietan. Hauexek dira: Deustu (Udaltegian); Uribarri (Moraza plaza); Otxarkoaga (Udaltegian); Begoña (Udaltegian); Zazpi Kale (Arategizar, 2); Errekalde (Elejabarri eskolan); Irala. (Udaltegian); Zorrotza (Udaltegian).

Gizarte eta hezkuntza-arloko profesional gazteek dinamizatzen dituzte gazteguneak. Dinamizatzaileek gazteek egindako proposamenak biltzen dituzte eta horiek gauzatzeko laguntza ematen dute. Gainera, gizarte-sareetan eta beste bitartekoen bidez horien zabalkundea egin eta informazioa ematen dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE