Gasteizko IPI Sansomendi eskola Acción Magistral Sariko IX. edizioko finalista suertatu da DBH eta batxilergoari dagokion atalean. Ikasgune gasteiztarrak aurkeztutako ekimena Ikas Komunitatetzat definitzen da eta elkarrizketa tresnak erabiltzea proposatzen du trebakuntza prozesu eraginkorragoak lortzeko. Ekimenak honako izenburua du: “Tutorización interetapas: Los mayores enseñan a los pequeños y todos aprendemos más”.
Sansomendi eskolako irakasleria, gehienbat, maila sozio-ekonomiko baxuetakoa da, %32 etorkinak direlarik eta %65 ijito etniakoak. Ikasleen %15ak hezkuntza behar bereziak azaltzen ditu. Eskola porrot tasa altuak ekiditzeko ekimenak lau jarduera planteatzen ditu, non, ikasle helduagoek ikasle gazteagoak laguntzen dituzte elkartasuna, errespetua edota esfortzua bezalako baloreak sustatuz.